miércoles, 16 de mayo de 2012

AGUR ESATEKO GARAIA HELDU DA...

Hiru hilabete luze hauen ostean esan dezakegu nahiko pozik gaudela egindako lanarekin eta ikasitako gauzekin. Irakasle eta metodologia ezberdina izan denez, nahiko harritu gara, onerako hori bai, eta horrek interesa eta motibazioa sortu du gugan.

Lehenengo astean erlaxazio saioa egin ostean, ikasgaia nondik joan zitekeen ez genekien, batez ere, hurrengo egunetan Manuel Arearen eta Glogsterrean egindako lanagatik. Ariketa bakoitza, besteekin zer ikusirik ez zuen, eta hetereogeneotasun hau positiboki hartu genuen.

Orokorrean, irakasleak planteaturiko helburuak bete izan ditugu, eta esan bezala, edukiekin nahiko pozik ibili gara.

Gainera, programa berri asko ezagutzeko aukera izan dugu. Esaterako, voki, issue, glogster etab.
Esan behar dugu, Issue programa oso baliagarria sortatu zaigula, beste ikasgaietarako erabili ahal izan ditugulako.

Glogsterrarekin aurkezpena egiteko modu interesgarri aukera izan genuen, nahiz eta, egia esanda, arazo teknikoak direla eta ezin izan genuen erabili.
Aurkezpenarekin ere, oso pozik gaude, bai klase magistralean bai talde txikian eginikoekin. Gainera, arazoak izan arren, inprobisatzeko dugun gaitasunei eske, aurkezpena aurrera atera eta gainera era positibo baten egin genuen.

Taldekideek egindako aurkezpenei dagokionez, benetan gustatu izan zaizkigunak egon dira. Beste batzuk ez hainbeste, baina, esan bezala, baten bat erabat hunkitu gaitu, egindako lanagatik eta batez ere era alternatiboan egiteagatik.

Amaitzeko, eta ondorio moduan, esango dugu, ikasgai honetan erabilitako programei esker, eta oro har egindako gauzek, gure irakasle etorkizunean mesede egingo digutela uste dugu, eta hortaz, hemendik eskerrak ematen dizkiogu Alaitzi.

PD: Ez da pelota egitearren!!

Ikasgaia bideo umoretsu batekin hasi genuen, eta ikasgai agurtzeko, nola ez, umorea aukeratu dugu:

Agur!!

miércoles, 9 de mayo de 2012

Gaurko egunean, klase magistralean, bukaeran egin beharreko lanetaz eman  dizkigu azalpenak Alaitzek: postprograma, koebaluaketa, hausnarketa,... Klasea  nahiko kaotikoa izan da, jendea oso urduri egon delako egin behar ziren lanengatik. Gure kasuan lasaitasunez hartu dugu, ez zaigulako hainbesterako lana iruditzen egin beharrekoa.

Gero talde txikian azkenego aurkezpenak izan dira, 4 taldek egin dute aurkezpena. Oso aurkezpen kuriosoak izan dira batzuk, batez ere Trikimailu taldeko koktelaren ideia, oso barregarria eta originala iruditu zaigu. Besteek ere gauza interesgarriak egin dituzte, oso ondo egon dira, baina koktelaren asuntu hau iruditu zaigu aipagarriena.


miércoles, 2 de mayo de 2012

Gaur bost taldek egin dute euren aurkezpena klase magistralean: Goazen afaltzera!, Apurka, Eguzkikolore, Trikimailua eta Joxemari Dra!! Talde batzuek bideoen bitartez azaldu dituzte euren teknografiak, beste batzuek ordea, abestien bitartez eta hitz eginez. Gainera arazo teknikoak direla medio, talderen bat inprobisatzera behartuta egon dira; hala ere, lan polita egitea lortu egin dute. Ohikoa ez den moduan, klasea bukatu baino lehen, aurkezpen guztiak amaitu dira eta Alaitzek azalpen bat emateko denbora izan du. Klasea bukatzeko, Alaitzek interesgarria iruditu zaion liburu bat gomendatu digu. Bere izena "Mal de escuela" da. Bertan esaten da nola pertsona bat "zopenko" bat izatetik irakasle izatera pasatzen den...baten bat geure burua emandako adibidearekin identifikatu dugu.

miércoles, 25 de abril de 2012

Klase praktikoan hainbat talde izan ditugu aurkezpena egiten: Kaixo Pitxin, Ideiak Sortuz, Lauburu eta Zeruak Izarretan. Lau taldeek euren buruetaz hitz egin dute, berdintasunak, ezberdintasunak, euren izaera,...Egia esan 4 taldeek nahiko lan txukuna egiten dutela esan beharra dago. Talde praktikoan oso ideia originalak zan dira aurkezpenetan, taldeetako globoekin egin du joko antzeko bat, beste batzuek ordea mural egite proposatu dute klaseko guztion artean,... aurrerago ebaluatzeko garaia denean ebaluatuko ditugu sakonago. Bukatzeko esan beharra dago baita, gure taldeari, Sateliteak taldeari tokatu zaigula aurkezpena egitea. Goiko Glosterra erabiltzeko asmoz ginen aurkezpenean nahiz eta azkenean arazo teknikoak direla eta ezin izan dugun erabili eta beste beste era batera planteatu dugu: aurkezpentzoa, jokoren bat, argazki ugari,... Oso gustora gelditu gara egindakoarekin, hobetu daiteke noski, baina guk ez dugu ezergatik ere aldatzen.

miércoles, 18 de abril de 2012

Aurkezpenen lehenengo egune


Gaurko egunean aurkezpenekin hasi gara, 6 talde izan ditugu gaur, gure taldea horien artean. Talde artean barietate izan da: movie maker, power point eta ahoz. Egia esan talde batzuek egin dituzten lanekin harrituta gelditu gara,  istoria kontatzeko modu sentikorra eta originalagatik.
Gurea aldiz ez da beste munduko ezebez izan, ala ere taldekideok gustura gelditu gara egindako lanarekin, nahi izan duguna nahiko egoki adierazi dugula uste dugulako.

Ikusiko dugu ea datorren asteko taldeek zelako lanak egiten dituzten, seguru sekulako lana egin dutela eta beraz lan bikainak direla. Animoak denoi! eutsi goiari!

Hemen usten dizuegu gure aurkezpena!


Aste Santuko oporren ateetan


Klasean egindako begirada eta erlaxazio saio egin ostean, bideo hau ikusi dugu eta interesgarria dela iruditu zaigu, hori dela eta ikusi eta goza ezazue!


Honetaz aparte, Aste Santuko oporrak direla eta denboratxo batez bloga eguneratzea hutsi genuenez, berriro ere klasera indarrez eta motibatuta heltzeko honako abesti hau erabili dugu, espero dugu zuentzako ere baliagarria izatea.


Gatibu " Bizitzeko gogoa"



miércoles, 28 de marzo de 2012

"GATAZKAK" eta KONFIDANTZA LANTZEN

Klasean gatazka handia egon da teknografiak youtubera igotea dela eta. Gure taldeko partaide guztiek, youtubera problema barik igon dugu. Azken finean era pribatuan igoz gero ez dagoelako inongo arazorik, norberaren intimitatea mantentzen baita. Hori dela eta, ez dugu hartu eman horretan zer esatekorik eduki, esandakoarekin nahiko adoz geundelako. Baita ere, esan beharra dago, beste klasekideen erabakia ere errespetatzen dugula.
Klase bukaeran praktika dibertigarri bat egin dugu besteegan konfidantza izaten jakiteko.
Gidatzaile ibili  garenean, nahiko gustura sentitu gara, ziurtasuna geneukan, baina begiak itxita joan garenean inseguritatea ematen du, baina kideari esker fidatu eta helburua lortu dugu arazo barik.